Su hartu du Larruskaingo Anaiak enpresak

2012/01/26
Nork
Su hartu du Larruskaingo Anaiak enpresak

Markina-Xemeingo Larruskain auzora bidean dagoen Anaiak enpresak su hartu du 15:30 inguruan. Gertaeraren momentuan enpresa itxita egon da, eta momentuz ez dira sutearen arrazoiak argitu.  Berriatuako Cikautxo enpresak dauka alokatuta eraikin hori, eta bertan gordetzen zuen materiala erre da. Sutearen dimentsioa kontuan hartuta, Markina-Xemeingo suhiltzaileak ez ezik Durangokoak be bertaratu behar izan dute.

Irakurri gehiago

Markina-Xemein urez hornitzeko sarea hobetuko du Bizkaiko Foru Aldundiak

1,3 milioi euro inbertituko ditu Bizkaiko Foru Aldundiak Markina-Xemeingo uraren kalitatea hobetu eta kopuru egokietan bermatzeko. Horretarako, biltegi barria egingo dute Iparragirren. Gaur egun, 1.500 metro kubikoko ontzi bakarra dago eta ezinezkoa da hustea garbitu eta mantentzeko. Izan be, hori eginez gero, Markina-Xemeingo bizilagunak urik [...]

Irakurri gehiago

Herriko zirkulazioaren norabideen gaineko iritzia emongo dute markinarrek

Herritarrek zeresana edukiko dute herriko zirkulazioaren noranzkoak erabakitzerako orduan. Markina-Xemeingo Udalak, herriko norabideak aztertzeko prozesua hasi du eta herritarrek, herriko zirkulazioaren noranzkoen gaia aztertzeko, aurkeztu dituzten sei proposamen jarri dituzte udaletxeko atarian. Horretaz gainera, beste bateren batek proposamenik egin nahi izanez gero, aukera edukiko du. [...]

Irakurri gehiago

Etxebarriko haurtzaindegira doazen umeen gurasoek diru-laguntza jasoko dute

Haurreskolara joaten diren umeen gurasoei diru-laguntza emoteko ordenantza onartu du Etxebarriko Udalak. Familiako kide kopurua eta diru sarrerak edukiko dituzte kontuan laguntza emoteko. Horrela, errenta eta familiako kideak kontuan hartuta, lau tartetan banatu dira diru-laguntza kopuruak: Lehen tartean sartzen direnek, 660 euro jasoko dituzte umea [...]

Irakurri gehiago

Atxulua eta Pepe izan dira Markina-Xemeingo gaztetxeko bertso gudaren irabazleak

Mundu ezezaguneko zaldunak, Lander Ibarluzea Atxulua eta Julen Sololuze Pepe izan dira Akerbeltz gaztetxean lehiatu den Amaiurko Bertso Gudako irabazleak. Buruz burukoa, Kakuetako otso gerlarien kontra jokatu zuten: Gorka Ostolaza Potxis eta Lander San Martin Baltza ren kontra. Bertso, antzerki eta musika, danetarik batu zuen zapatu gabeko saioak. Amaiurko gaztelu bihurtu zuten gazte asanbladakoak gaztetxea  eta bertsolariak Nafarroa Gaztelagandik defendatu behar zuten zaldun bihurtu ziren. Ariketen bitartez, eta jakintsuen mahaiaren ¬epaimahaia¬ erabakiagaz aukeratu zituzten Gaztelaren kontra borroka egitera irtengo ziren bi [...]

Irakurri gehiago

Markina-Xemeingo Hemen be bai elkarteak sariak banatu ditu

2012/01/23
Nork

Tere Lartitegik, Alaitz Azpiazuk eta Iban Ibarluzeak irabazi dituzte Markina-Xemeingo Hemen be bai merkatari eta ostalarien elkarteak antolatutako Gabon zozketako sariak. Lehenengoak 1.000 euro edukiko ditu elkarteko dendetan gastatzeko, bigarrenak 750 euro eta hirugarrenak 500 euro. Erdia aurretik esandako dendetan gastatu beharko dute eta beste [...]

Irakurri gehiago

Urberuaga-Berriatua errepidea ez dute aurten egingo

Bizkaiko aldun nagusi Jose Luis Bilbaok jakinarazi duenez, Urberuaga-Berriatua errepidea ez da sartzen aurten egingo diren errepideen artean. Eskualdeko errepide sarean egingo den obra nagusia apurka-apurka esleituko du aldundiak, diru-baliabideak eta aurrekontuaren egoerak horretarako aukera emoten duen heinean.

Irakurri gehiago
Bizkaiko Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

Azken Eztabaidak