Etxebarriko haurtzaindegira doazen umeen gurasoek diru-laguntza jasoko dute

Haurreskolara joaten diren umeen gurasoei diru-laguntza emoteko ordenantza onartu du Etxebarriko Udalak. Familiako kide kopurua eta diru sarrerak edukiko dituzte kontuan laguntza emoteko. Horrela, errenta eta familiako kideak kontuan hartuta, lau tartetan banatu dira diru-laguntza kopuruak: Lehen tartean sartzen direnek, 660 euro jasoko dituzte umea zortzi ordutan haurreskolan badago, eta 495 euro bost ordu egiten baditu bertan, bigarren tartekoek  495 euro ( zortzi ordu daudenak) eta 370 euro (bost ordu daudenak) kobratuko dituzte, hirugarren tartekoek 330 euro (zortzi ordu daudenak) eta 247 euro (bost ordu daudenak) jasoko dituzte, eta laugarren tartekoek 165 euro (zortzi ordu daudenak) eta 123 euro (bost ordu daudenak).

Aurtengo aurrekontuetako 5.000 euro erabiliko ditu Etxebarriko Udalak diru-laguntza hori emateko.

Bizkaiko Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Oinezkoek izango dute lehentasuna Larrotegin gunean   duela 3 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaOinezkoei eta bizikletei lehentasuna emoteko asmoz, zirkulazioa mugatzeko asmoa dauka Lekeitioko Udalak Larrotegi auzoa n. Auzokoekin adostu ondoren, Larrotegi birgaitzeko proiektua burutuko du udalak urtea amaitu orduko. Auzoaren berrantolaketaren baitan, saneamendu-sarea, argiteria, eta espaloiak be barrituko dituzte, eta autobusen geltokia egokituko dute. Hori guztia aurrera eroateko, 800.000 euroko aurrekontua aurreikusten du udalak, eta horretarako, Eusko Jaurlaritzak arrantzaren [...]


  • Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bi eguneko irteera edukiko dute gaztetxoek Baztan inguruetara gunean   duela 6 minutu · Ikusi

    Ume eta gaztetxoen bi eguneko mendi irteera antolatu du Artibai Mendigoizale Taldeak Baztanera.  Irteera, ekainaren 30ean izango da, eta buelta uztailaren 1ean. Ibantelli (698m.) eta Legate (870m.) mendiak igoko dituzte gaztetxoek irteeran. Ibilbideak 8 eta 10 km inguruko luzera izango dute eta 400 edo 500 metro inguruko maldak. «Umeen martxan lau edo bost ordu inguruan egiteko [...]


  • Jon Eskisabel-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 13 minutu · Ikusi

    Fermin Muguruzak bere proiektu berria eman du ezagutzera: Zuloak musika taldeari buruzko dokumentala. Informazio gehiago: http://bit.ly/KkjkfT


  • Nerea Uranga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Museoaren Egunarekin bat egingo dute gaur eskualdeko lau museok gunean   duela 13 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Museoen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin bat egingo dute gaur eta asteburuan Azpeitiko Burnibidearen Euskal Museoak, Zestoako Ekainberrik, Getariako Balentziaga museoak eta Zarauzko Arte eta Historia Museoak. Mundu aldakor batean, erronka berriak, inspirazio berriak du leloa aurtengo Museoen Nazioarteko Egunak. Hala, Urola Kostako museoek jasotzen duten ondarea ezagutzeko aukera egongo da asteburu osoan zehar eskualdearen barnealdetik [...]


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Arrastoa II (Iritzia: Ibai Maritxalar) gunean   duela 15 minutu · Ikusi

    Desagertuko garela nioen, ez dela geure aztarnarik sumatuko basamortuan. Baina bestalde, bizipen hutsa bada arrasto ahaztezina, garraiatutako energiak norabait eramango duena eta fisikoki ez bada ere, presentzia izango du, esentzia. Esentzia edo izarren hauts horretatik sortu baikinen eta garena (ezer bagara), distira horri zor diogu. Zentzurik ez du ezerk, bagara eta kitto. Kontua da bizidunok