Azken aldian, Udaleko osoko bilkuretan udal konpetentziak ez diran gaiak sartzeko joera ikusi du Markina-Xemeingo EAJk. Hori dela eta, «udal honetako arazoei aurre egiteko eta kudeaketa hobeago bat lortzeko asmoagaz», Markina Xemeingo herria eta bertoko herritarrengan eragina daukiezan gaiak bakarrik jorratzea eskatu dute. «Azken baten, Markina Xemeingo herriarengan eraginik eukiko ez daben eztabaida antzuak ekiditea lortuko da proposamen honegaz», esan dute.
BBK sariketako finalean egongo da aurten be Lea Artibaiko taldea. Ipar Uribeko betsolariei irabazi diote gaur Derion, eta horrek finalerako txartela emon die. Ipar Uribe [...]
Irakurri gehiago








