Markina-Xemeingo talde eta elkarteei emoten zaizkien diru laguntzak aurreratzea erabaki du udalak. Urtea hasteagaz batera hasi dira herriko taldeak ekimenak antolatzen, eta horri aurre egiteko laguntzak beharrezko dituztela esan dute. Horrela, 2011 urtean jaso zuten diru laguntzaren kopuruaren erdia hartuko dute orain, eta udalak 2012ko aurrekontuak egin eta laguntzak zenbatekoak izango diren zehazten dutenean hartuko dute falta zaiena.
BBK sariketako finalean egongo da aurten be Lea Artibaiko taldea. Ipar Uribeko betsolariei irabazi diote gaur Derion, eta horrek finalerako txartela emon die. Ipar Uribe [...]
Irakurri gehiago








