Domeka, Markina-Xemeingo inauterietako egun handia

Azken hilabeteetan sekretuan gordetako mozorroak kalera aterako dira domekan. Desfilea 11:30ean egingo da Goiko Portaletik hasita, baina beste hainbat ekimen be egongo dira, Antzar Jokoa, Zaragi Dantza eta Hartza besteak beste.

Egitaraua: 

Zapatua.16:00etatik 18:00etara mozorro tailerra Uhagoneko erakusketa gelan, adin guztietako ume eta gaztetxoentzat; 19:00etan kantujira kontzekupetik hasita.

Domeka. 09:30ean herriko txistularien kalejira; 10:30ean Markinako Bandaren kalejira; 11:00etan Trikitilarien kalejira; 11:30ean mozorro desfilea Goiko Portaletik hasita Markinako Bandak eta Trikitilariek girotuta; 12:00etan Goiko Portaletik hasita Zerutxuko dantzariak eta hartzak euren ibilaldia eta Zaragi Dantza egingo dituzte; 12:30ean Antzar Jokoa; 13:30ean mozorroen eta antzar jokoko sari banaketa Goiko Portalean; 14:30ean bazkaria Bekobentan; 17:00etan Euskal Karaokea animatzaileek girotuta Goiko Portalean; 18:30etik aurrera Hau Dok Hau txaranga ibiliko da kalerik kale jaia girotzen.

Bizkaiko Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Oinezkoek izango dute lehentasuna Larrotegin gunean   duela 13 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaOinezkoei eta bizikletei lehentasuna emoteko asmoz, zirkulazioa mugatzeko asmoa dauka Lekeitioko Udalak Larrotegi auzoa n. Auzokoekin adostu ondoren, Larrotegi birgaitzeko proiektua burutuko du udalak urtea amaitu orduko. Auzoaren berrantolaketaren baitan, saneamendu-sarea, argiteria, eta espaloiak be barrituko dituzte, eta autobusen geltokia egokituko dute. Hori guztia aurrera eroateko, 800.000 euroko aurrekontua aurreikusten du udalak, eta horretarako, Eusko Jaurlaritzak arrantzaren [...]


  • Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bi eguneko irteera edukiko dute gaztetxoek Baztan inguruetara gunean   duela 17 minutu · Ikusi

    Ume eta gaztetxoen bi eguneko mendi irteera antolatu du Artibai Mendigoizale Taldeak Baztanera.  Irteera, ekainaren 30ean izango da, eta buelta uztailaren 1ean. Ibantelli (698m.) eta Legate (870m.) mendiak igoko dituzte gaztetxoek irteeran. Ibilbideak 8 eta 10 km inguruko luzera izango dute eta 400 edo 500 metro inguruko maldak. «Umeen martxan lau edo bost ordu inguruan egiteko [...]


  • Jon Eskisabel-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 23 minutu · Ikusi

    Fermin Muguruzak bere proiektu berria eman du ezagutzera: Zuloak musika taldeari buruzko dokumentala. Informazio gehiago: http://bit.ly/KkjkfT


  • Nerea Uranga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Museoaren Egunarekin bat egingo dute gaur eskualdeko lau museok gunean   duela 23 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Museoen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin bat egingo dute gaur eta asteburuan Azpeitiko Burnibidearen Euskal Museoak, Zestoako Ekainberrik, Getariako Balentziaga museoak eta Zarauzko Arte eta Historia Museoak. Mundu aldakor batean, erronka berriak, inspirazio berriak du leloa aurtengo Museoen Nazioarteko Egunak. Hala, Urola Kostako museoek jasotzen duten ondarea ezagutzeko aukera egongo da asteburu osoan zehar eskualdearen barnealdetik [...]


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Arrastoa II (Iritzia: Ibai Maritxalar) gunean   duela 25 minutu · Ikusi

    Desagertuko garela nioen, ez dela geure aztarnarik sumatuko basamortuan. Baina bestalde, bizipen hutsa bada arrasto ahaztezina, garraiatutako energiak norabait eramango duena eta fisikoki ez bada ere, presentzia izango du, esentzia. Esentzia edo izarren hauts horretatik sortu baikinen eta garena (ezer bagara), distira horri zor diogu. Zentzurik ez du ezerk, bagara eta kitto. Kontua da bizidunok