Euripean baina jai giroan ospatu dituzte inauteriak markinarrek

Mozorroen kalejira kale artetik, eta sari banaketa kontzekupean. Euriak izan zuen eragina Markina-Xemeingo inauterietan, halanda be, mozorrotzera animatu zirenak aterpeen babesa bilatu eta umoretsu ospatu zuten eguna. Zerutxu dantza taldeak be frontoi txikian eskaini zuen inauterietan ohikoa den Zaragi Dantza, eta bertan ibili zen Artza herritarrak beldurtzen.

Hasierako zalantzak baztertuta, Antzar Jokoa egin zen Zelaiko beheko partean. Zortzi lagunek parte hartu zuten jokoan, eta ordu bete inguruan, hiru lepo kentzea lortu zuten. Iñaki Armaoleak, Arkaitz Baskaranek eta Urko Pagoagak kendu zioten antzarrari lepoa, baina, behar horretan bizkorrena Pagoaga izan zen, eta beraz, iazko modura, bera izan zen irabazlea.

Mozorroen arteko hoberenak be izan zuten saria. Hauek izan dira aurtengo sarituak:

17 urtetik beherakoetan

Talde handiak

  1. Barbieak
  2. Marigorringo
  3. Far West
  4. Robin Food
  5. Lakasitos
  6. Sihiltzaileak
  7. Umeak
  8. Raperoak
  9. Harrijasotzaileak
  10. Gotikak

Talde txikiak

  1. Txulitak
  2. Mafia
  3. Polizia
  4. Los Increibles
  5. Xena guda printzesa

17 urtetik gorakoak

Talde handiak

  1. Txaranga
  2. MGA
  3. Matruskak
  4. Heineken

Talde txikiak

  1. Playmobil
  2. Marmokak
  3. Soldadu errusiarra
  4. Frutak

Hemen be bai elkartearen sari berezia Jose pablo Arriagarentzat izan zen.

 

Bizkaiko Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Oinezkoek izango dute lehentasuna Larrotegin gunean   duela 14 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaOinezkoei eta bizikletei lehentasuna emoteko asmoz, zirkulazioa mugatzeko asmoa dauka Lekeitioko Udalak Larrotegi auzoa n. Auzokoekin adostu ondoren, Larrotegi birgaitzeko proiektua burutuko du udalak urtea amaitu orduko. Auzoaren berrantolaketaren baitan, saneamendu-sarea, argiteria, eta espaloiak be barrituko dituzte, eta autobusen geltokia egokituko dute. Hori guztia aurrera eroateko, 800.000 euroko aurrekontua aurreikusten du udalak, eta horretarako, Eusko Jaurlaritzak arrantzaren [...]


  • Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bi eguneko irteera edukiko dute gaztetxoek Baztan inguruetara gunean   duela 18 minutu · Ikusi

    Ume eta gaztetxoen bi eguneko mendi irteera antolatu du Artibai Mendigoizale Taldeak Baztanera.  Irteera, ekainaren 30ean izango da, eta buelta uztailaren 1ean. Ibantelli (698m.) eta Legate (870m.) mendiak igoko dituzte gaztetxoek irteeran. Ibilbideak 8 eta 10 km inguruko luzera izango dute eta 400 edo 500 metro inguruko maldak. «Umeen martxan lau edo bost ordu inguruan egiteko [...]


  • Jon Eskisabel-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 25 minutu · Ikusi

    Fermin Muguruzak bere proiektu berria eman du ezagutzera: Zuloak musika taldeari buruzko dokumentala. Informazio gehiago: http://bit.ly/KkjkfT


  • Nerea Uranga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Museoaren Egunarekin bat egingo dute gaur eskualdeko lau museok gunean   duela 25 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Museoen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin bat egingo dute gaur eta asteburuan Azpeitiko Burnibidearen Euskal Museoak, Zestoako Ekainberrik, Getariako Balentziaga museoak eta Zarauzko Arte eta Historia Museoak. Mundu aldakor batean, erronka berriak, inspirazio berriak du leloa aurtengo Museoen Nazioarteko Egunak. Hala, Urola Kostako museoek jasotzen duten ondarea ezagutzeko aukera egongo da asteburu osoan zehar eskualdearen barnealdetik [...]


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Arrastoa II (Iritzia: Ibai Maritxalar) gunean   duela 26 minutu · Ikusi

    Desagertuko garela nioen, ez dela geure aztarnarik sumatuko basamortuan. Baina bestalde, bizipen hutsa bada arrasto ahaztezina, garraiatutako energiak norabait eramango duena eta fisikoki ez bada ere, presentzia izango du, esentzia. Esentzia edo izarren hauts horretatik sortu baikinen eta garena (ezer bagara), distira horri zor diogu. Zentzurik ez du ezerk, bagara eta kitto. Kontua da bizidunok