
2008-07-08 | 14:59:53
«Bere garaiko aurrelaririk onena izan zen, Pistonen hurrengoa»
Jose Luis Salsamendi pilotararen ibilbide profesionala batu du Jose Agustin Larrañaga markinarrak liburu batean.
Pilotarien gaineko hirugarren liburua argitaratu du Jose Agustin Larrañagak (Markina, 1934). Gaztetan hasi zen bere pilotarekiko harremana, eta orduan, pilotarien kontuak entzun besterik egiten ez zituen arren, erretiratu zenean datuak batzeari ekin zion. Behar horren ondorio da, bere kabuz kaleratu duen, Jose Luis Salsamendi El Maestrito pilotariaren gaineko liburua. Pilotari baten gaineko liburua baino gehiago, pilotaren garai baten erakusle da liburua.
2008-07-04 | 17:15:41
Bilboko euskara, lur azpitik argitara
Pedro eta Aitor Zuberogoitia anai markinarrek Bertan Bilbo liburua idatzi dute XX. mendean, bizkaiko hiriburuan, euskarak izan duen presentzia eta garrantzia jakitera emateko.
Lau urtetako beharraren emaitza, herenegun aurkeztu zuten, Uhagon kulturgunean: Bertan Bilbo. Bizkaiko hiriburua eta euskara: XX. Mendeko historia.
2008-07-01 | 15:49:43
‘Bertan Bilbo’ aurkeztuko dute Zuberogoitia anaiek
Bilbo euskara kontuetan aitzindari izan dela azalerazi dute Aitor eta Pedro Zuberogoitia anai markinarrek.
Bizkaiko hiriburuaren inguruan hamaika estereotipo eginak daude, eta Aitor eta Pedro Zuberogoitiak irudi horregaz apurtu eta euskararen aldeko mugimenduek Bizkaiko hiriburuan benetan izan duten garrantzia azpimarratu dute errepaso historikoa eginez.
Liburuaren aurkezpena eta solasaldia egingo dira bihar 19:00etan hasita Uhagon kulturgunean.
2008-06-30 | 19:38:54
Markina, Bizkaiko Herrien Arteko Txapelketako txapeldun
Kadeteetan Galdakaok irabazi zuen baina beste bietan, nagusietan eta gazteetan, Markina izan zen onena.
Galdakaori 2 eta 1 irabazita Markinako Esku Pilota Taldea Bizkaiko txapeldun geratu zen, zapatuan, Zornotzan. Garaipen handia izan da Markina-Xemeingo taldearentzat, lehenengoz lortu du eta Bizkaiko txapela.
2008-06-26 | 14:29:16
Kataluniako Mar Gomez konpainia ezagunak ikuskizuna eskainiko du etzi
Adin guztientzako dantza antzerki bi egingo dituzte Uhagon kulturguneko zelaian 19:30ean.
Habra Kadabra, umeei zuzenduta dago. Habra eta Kadabra lagun minak eta magikoak dira, baina elkarri bihurrikeriak egiten dabiltza gatu barik. Bigarren antzerki-dantzak, Helado al vino, zine mutuaren narratiba dauka: umore freskoa eta bapatekoa, erritmo bizia eta karakterizazio argia eta garratza.
2008-06-24 | 17:04:13
Santixa baserria eta San Agustin kaleko etxebizitza bi salduko ditu Udalak
Besterentzea prozedura ireki bidez egingo da, eta eskaintzarik onena egiten duenari esleituko zaizkio.
2008ko otsailaren 15eko Tokiko Gobernu Batzarrak hartu zuen besterentzeko espedienteei hasiera emateko erabakia.
2008-06-23 | 16:58:35
Bizkaiko Herrien arteko Txapelketako finalera ailegatu da Markinako Esku Pilota Taldea
Kadete eta nagusien mailan Mallabia baino gehiago izan zen bertoko taldea; Galdakao izango du aurkari finalean.
Kadeteen partida irabazita, nagusien mailan 11 tanto egitea besterik ez zuen behar Markina-Xemeingo taldeak finalerako pasea eskuratzeko, eta 11 tantoak ez ezik, 22 eta 14 irabazi zuten nagusiek finala ziurtatuz.
2008-06-20 | 19:32:42
Markina-Xemeinen bizi diren musulmandarrak otoitz egiteko leku bila dabiltza.
Hainbat lagun batu ziren atzo Markina-Xemeingo Kultur Aretoan elkarregaz errezatzeko. Barikuero, gutxi gorabehera 14:20etik 15:00etara otoitz egiten dute elkarregaz. Musulmandarrentzat, barikua, komunitatean errezatzeko eguna da: gurtza eguna.
DEIALDIAK
Herri bazkaria
MARKINA-XEMEIN, - 2008-06-24
ZINEMA
Txatarreria Keaton
MARKINA-XEMEIN, Uhagon kulturgunean - 2008-06-30
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)
eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.