Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Markina-Xemein
2008ko abuztuak 21, Eguena

Azken ordukoak

2008-07-23 | 17:57:26

Abuztuaren 3an ospatuko dira Aingeru Guardako jaiak Santutxun

Buztarri eta Belaustegiren zaldiak neurtuko dira goizean eta bolo txapelketa jokatuko da arratsaldean.

Abuztuaren 3rako egun osoko jaia prestatu dute Santutxu auzokoek. Aingeru Guardako eguna 1a bada ere, jaia domekara pasatu dute. Goizean hasi eta iluntzera arte luzatuko dira ekimenak.

Ez du erantzunik

2008-07-21 | 13:45:16

Datorren urtera arte agurtu da Alarabi

Erretzetik ihes egitea lortu du aurten begibakarrak.

Estraineko, azken eguneko erretzetik libratu egin da Alarabi. Batzuk erretzen ahalegindu ziren arren, bere laguntzan atera zen gazte ausart batek sutatik ihes egiten lagundu, eta datorren urtera arte agurtu zen begibakarra «jai guztietan zuei begira egongo naiz», esanez. Aurretik, baina, jaien azken minutuak aprobetxatzen ibili ziren markinarrak: barraketan azken fitxak gastatu, puntuekin sariak batu eta falta zitzaien guztia eginez. Azken egunari, aurpegi alaia jartzen lagundu zuten Gingers taldekoek.

Ez du erantzunik

Paella belarrean eta pilota frontoian

2008-07-19 | 16:50:12

Paella belarrean eta pilota frontoian

Aurten 2.400 paella egin dira zelain inguruan; bero itzelagaz, herritarrak gustora ibili dira.

Muskuiluak, otarrainak, piperrak, oilaskoa eta arroza. Beste osagai askogaz batera, Markina-Xemeinen atzoko eguneko protagonistak izan dira jaki guztiak. Zartagina eskuan eta izotzez betetako baldeak aldamenean zituztela, markinarrak paella jateko elkartu dira zelaian.

Ez du erantzunik

2008-07-18 | 17:35:15

Karmenetako Bertso saioa

2008-07-16

Ez du erantzunik

2008-07-18 | 17:20:30

262 tanto

Kirola izan da protagonista, gaur, karmenetan.

Zesta-punta eskolako finalak jokatu dituzte, umetxoetatik hasi eta senior mailara artekoak.

Ez du erantzunik

Karmen Txiki Eguna ospatzen dabiltza gaur

2008-07-17 | 16:20:32

Karmen Txiki Eguna ospatzen dabiltza gaur

Umeak zelaian jarritako haur parkean jolasten ibili dira

Karmen Jaietan murgilduta daude markinarrak, eta gaur Karmen Txiki Eguna ospatzen ari dira. Herriko txikienen gozatzeko eguna da gaur, eta horretarako haur parkea jarri dute Zelaian. Kuads-aj, zezen mekanikoa obtogono puzgarri erraldoia, Kamelot puzgarria...denetarik jarri dute.
Ilaran egon behar izan dira haurrak, eta halaxe egon dira, zintzo-zintzo, euren txanda ailegatu arte.

Ez du erantzunik

2008-07-17 | 10:17:09

Karmen Egunaren bezperako danborrada

Azken urteetako jendetsuena izan da

2 erantzun

Karmen Eguna ospatzen dabiltza markinarrak

2008-07-16 | 17:48:53

Karmen Eguna ospatzen dabiltza markinarrak

Jaietako egun handian domeketako jantzita atera dira

Markina-Xemein domeketako jantzi da: Karmen Eguna ospatzeko jantzi dotoreenak soinean dituztela atera dira herritarrak kalera. Musika izan da goizeko protagonista.
Txistulariek hasi zuten jaietako bigarren eguna: kalejira egin zuten herriko kaleetan barrena. Haien atzetik, Markina-Xemeingo bandak egin zuen kalejira.
Jaietako egun handia izanda, 11:00etan meza nagusia egin dute Karmengo elizan. Udalbatzak parte hartu du eta Xemein Abesbatzak abestu egin du Martin Alberdik pianoan lagunduta. Kyrie, Gloria, Sanctus eta Agnus Dei abestiak kantatu dituzte meza zehar, eta Jaunartze sasoian, Kedrov-en Pater Noster.
Karmengo elizatik irten eta Goiko Portalean jarraitu du eguneko egitarauak. Urteetako ohiturari eutsita aurreskua dantzatu dute Zerutxu Dantza Taldeko kideek. Udaletxeko atean batu da Udalbatza, eta herritar asko eta asko plazaren bueltan.
Udaletxe aurreko plazatik frontoi azpira joan dira herritarrak, han Markina-Xemeingo Bandak kontzertua eskaini du. Ernesto Marquinaren El Viso abestiagaz hasi dute emanaldia. The Mask of Zorro, I do it for you, Sorozabalen Katiuska, Country and Western eta Grease abestiak jo dituzte.
Abesti bakoitza amaituta txalo zaparrada luzeak jotzendituzte frontoi azpian batutakoek. Garikoitz Salcedok zuzendutako musikariak fin ibili dira eta herritarrek eskertu egin dute. Trukean, beste hiru abesti jo dituzte: Furra furra, Nubes y Claros, eta El Viso errepikatu dute.



Ez du erantzunik

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.