
2008-07-01 | 15:49:43
‘Bertan Bilbo’ aurkeztuko dute Zuberogoitia anaiek
Bilbo euskara kontuetan aitzindari izan dela azalerazi dute Aitor eta Pedro Zuberogoitia anai markinarrek.
Bizkaiko hiriburuaren inguruan hamaika estereotipo eginak daude, eta Aitor eta Pedro Zuberogoitiak irudi horregaz apurtu eta euskararen aldeko mugimenduek Bizkaiko hiriburuan benetan izan duten garrantzia azpimarratu dute errepaso historikoa eginez.
Liburuaren aurkezpena eta solasaldia egingo dira bihar 19:00etan hasita Uhagon kulturgunean.
2008-06-30 | 19:38:54
Markina, Bizkaiko Herrien Arteko Txapelketako txapeldun
Kadeteetan Galdakaok irabazi zuen baina beste bietan, nagusietan eta gazteetan, Markina izan zen onena.
Galdakaori 2 eta 1 irabazita Markinako Esku Pilota Taldea Bizkaiko txapeldun geratu zen, zapatuan, Zornotzan. Garaipen handia izan da Markina-Xemeingo taldearentzat, lehenengoz lortu du eta Bizkaiko txapela.
2008-06-26 | 14:29:16
Kataluniako Mar Gomez konpainia ezagunak ikuskizuna eskainiko du etzi
Adin guztientzako dantza antzerki bi egingo dituzte Uhagon kulturguneko zelaian 19:30ean.
Habra Kadabra, umeei zuzenduta dago. Habra eta Kadabra lagun minak eta magikoak dira, baina elkarri bihurrikeriak egiten dabiltza gatu barik. Bigarren antzerki-dantzak, Helado al vino, zine mutuaren narratiba dauka: umore freskoa eta bapatekoa, erritmo bizia eta karakterizazio argia eta garratza.
2008-06-24 | 17:04:13
Santixa baserria eta San Agustin kaleko etxebizitza bi salduko ditu Udalak
Besterentzea prozedura ireki bidez egingo da, eta eskaintzarik onena egiten duenari esleituko zaizkio.
2008ko otsailaren 15eko Tokiko Gobernu Batzarrak hartu zuen besterentzeko espedienteei hasiera emateko erabakia.
2008-06-23 | 16:58:35
Bizkaiko Herrien arteko Txapelketako finalera ailegatu da Markinako Esku Pilota Taldea
Kadete eta nagusien mailan Mallabia baino gehiago izan zen bertoko taldea; Galdakao izango du aurkari finalean.
Kadeteen partida irabazita, nagusien mailan 11 tanto egitea besterik ez zuen behar Markina-Xemeingo taldeak finalerako pasea eskuratzeko, eta 11 tantoak ez ezik, 22 eta 14 irabazi zuten nagusiek finala ziurtatuz.
2008-06-20 | 19:32:42
Markina-Xemeinen bizi diren musulmandarrak otoitz egiteko leku bila dabiltza.
Hainbat lagun batu ziren atzo Markina-Xemeingo Kultur Aretoan elkarregaz errezatzeko. Barikuero, gutxi gorabehera 14:20etik 15:00etara otoitz egiten dute elkarregaz. Musulmandarrentzat, barikua, komunitatean errezatzeko eguna da: gurtza eguna.
2008-06-20 | 15:40:47
Autobus batek su hartu du bidaiariak barruan zihoazela
Zauriturik egon ez bada ere, suhiltzaileak Erdotza etorbidera joan behar izan dira sua itzaltzeko
Bizkaibus enpresako autobus batek su hartu zuen atzo 13:17ean Markina-Xemeingo Erdotza etorbidean. Ertzaintzaren esanetan, ibilgailuaren motorra erre egin zen eta ondorioz autobusaren atzeko alde guztiak su hartu zuen. Ezbeharra gertatu zen momentuan autobusean bidaiariak zeuden baina zauriturik ez zen egon.
Su hartu eta hamar minutura Markina-Xemeingo udaltzaingoa bertaratu zen eta suhiltzaileekin batera sua hitzaltzen lagundu zuten. Ertzaintza ere bertaratu zen eta autobusak errail bat oztopatzen zuenez, trafikoa gidatzen ibili zen.
2008-06-19 | 16:44:27
Karmenetako zesta-punta txapelketa martxan dago
Maila guztiak parte hartuko dute, txikienetik hasi eta seniorrak arte.
Hemeretzi bikote parte hartzen dabiltza, joan den asteburuan hasi zen Karmen Jaietako zesta-punta txapelketan. Uztailaren 18an jokatuko dira finalak.
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)
eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.