
2008-10-11 | 17:36:54
Urriko azokak jende pila batu du gune ezberdinetan
Udaletxe atzean animaliak, frontoi parean lanabesak eta zelai inguruan produktu ezberdinak aurkitzeko aukera egon da
Eskualdean azokarik garrantzitsuena bihurtuko da urrikoa. Gaurkoan, Markina-Xemein jende pilaz bete da. Guztiak, kaleetan zehar jarritako postuetan jateko edo etxerako beharrezkoak diren gauzaren bat edo beste erosteko esperantzarekin hurbildu dira. Horrez gain, Udaletxe atzean animalia ugari erosteko aukera izan da, hala nola, askotariko hegaztiak, txerriak, zaldiak, astoak, ardiak, ardi txakurrak eta bitartean, blonda txapelketa ere egin da. Herriaren beste aldean, postuak egun handi honetarako ongi asko apaindurik zeuden, tartean, Xemeingain baserria aurtengo postu irabazlea, berton, barazkiak, lekaleak, gazta, euskal pastela, ogia, eztia eta beste hainbat produktu lortzeko aukera egon da. Horrez gain, goiko portaleko txosnan jende pila egon da taloa noiz jan zain, eguraldi onak berotzen zuenez gainera, ahal izan duenak sagardo edo txakolinarekin buzti du eztarria.
2008-10-10 | 14:24:55
Irakurketa elkarregaz landu ahalko dute ume eta gurasoek
Galtzagorri Elkarteak irakurketa tailerrak jarri ditu martxan EAEko bost herritan, euretako bat Markina-Xemein izango da.
Liburuen aurkezpenak, ipuin kontaketak, antzerkiak, komentarioak eta hainbat sorpresa izango dituzte Galtzagorri Elkarteak antolatutako ekimenean parte hartzen duten hiru eta sei urte bitarteko ume eta euren gurasoek. Ekimenaren helburua irakurketa sustatu eta elkarregaz denbora konpartitzea da. Horretarako, hiru saio egingo dira, hile bakoitzean bat, eta denak zapatuetan izango dira 11:00etatik 12:00etara. Egitasmoa doan da, eta parte hartu nahi duenari eskatzen zaion gauza bakarra saio guztietara joatea da.
2008-10-09 | 17:02:01
Dantza Garaikide ikastaroa emango dute Uhagonen
Dakumene konpainiako Gustavo Gorositok gorputza lantzeko oinarrizko mugimenduak irakatsiko ditu.
Abarka Antzerki Taldeak antzerki munduagaz lotuta antolatzen duen bigarren ikastaroa da oraingoa. Iaz, antzerki ikastaroa prestatu zuten Europako hainbat konpainiatan aktore lanean ibilitako Igor de Quadra antzerki fisiko eta mimo irakasleagaz, eta izandako esperientzia ona errepikatzeko asmoz, aurten Dantza Garaikidea ikastaroa antolatzea erabaki dute. Horretarako, Dakumene konpainiako Gustavo Gorosito dantzari eta koreografoaren laguntza izango dute. Ikastaroa urriaren 18 eta 19an izango da. Izena emateko 645009046 telefonora deitu behar da.
2008-10-08 | 18:42:02
Ezker abertzaleak aurkeztutako mozioari ezetz esan dio Udalbatzak
Manifestazioa deitu dute zapaturako.
Markina-Xemeingo ezker abertzaleak agerraldia egin du udaletxe aurrean salbuespen egoera salatu eta Salbuespen egoerari stop. Euskal Herriak autodeterminazioa lelopean, zapaturako deitu duen manifestazioaren berri emateko. Manifestazioa 12:30ean hasiko da Karmengo Plazatik.
2008-10-07 | 19:04:50
Ganadu kopuru handia batuko du 24. Urriko Azoka Nagusiak
88 postu eta zazpi gune izango dituzte bisitariek erosketak egin eta bertoko produktuak eskuratzeko.
Sekula baino ganadu gehiago egongo da aurten Urriko Azoka Nagusian. Halantxerik jakitera eman dute Lea-Artibai Amankomunazgoko lehendakari Jesus Mari Sarasuak eta Markina-Xemeingo alkate Jabier Alberdik gaur goizean egindako aurkezpenean. Urtez-urte egondako gorakada ikusita, eguraldiak lagunduz gero, iaz baino bisitari gehiago espero dituztela ere aurreratu dute.
2008-10-04 | 16:20:14
Basoko bizitza zaintzea saritu nahi izan du Ekozain Taldeak
Miguel Angel de la Fuenteren bi hektarea eta erdiko baso saila saritu dute; sariagaz egindako ahaleginari errekonozimendua eman nahi diote.
«Inguru berdea daukagulakoan gaude, baina basamortu berdea besterik ez da. Naturgune ekologikoak desagertzen ari dira; lurraldean zatituta gelditzen». Inguruko lursailen egoera gordina azalduz, Ekozain Taldeko Karmelo Jaiok gaur bertan banatu duen saria testuinguruan jarri nahi izan du.
2008-09-29 | 13:11:54
Dantzariek eta pailazoek itxi dute aurtengo jaia
Jaietako azken egunean herritar asko batu dira Arretxinagako plazan, eguneko ikuskizunak ikusteko.
Zerutxu dantza taldearen txanda izan da gaurkoan. Arretxinagako jaiei amaiera ona emateko, meza nagusia egin eta gero dantza taldeak ikaragarrizko ikuskizuna eskaini du plazan.
2008-09-25 | 15:57:53
Excavaciones Bermeosolok berrituko ditu baserri bideak
Barinaga eta Arretxinaga auzoetako baserri batzuetako bideak konponduko dituzte aurten
Urtero moduan, Udalak baserri bideak konponduko ditu aurten ere. Bi bide hobetuko ditu oraingoan, Barinaga auzoko Bolanda eta Oria baserrietara doan bidea, 1.050 metrokoa, eta Arretxinaga auzoko Barroeta eta Ormetxera dihoana, 450 metrokoa.
DEIALDIAK
Argazki zaharren erakusketa
LEKEITIO, - 2008-11-25
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa
Finala
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU, BECen - 2008-11-12
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: info@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)
eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.