Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Markina-Xemein
2008ko abenduak 4, Eguena

2008-05-19 | 18:25:25

Futbola

Preferenten jokatuko du Artibaik datorren denboraldia

Emaitza historikoa lortu dute mutilek, Barroetan, jardunaldi baten faltan.

Barroetak eztanda egin du. Domeka arratsaldean asko zegoen jokoan Markina-Xemeingo zelaian. Etxeko taldeak irabaziz gero, eta Iurretakok galdu, igoera lortuta zegoen. Esan eta izan. Joko lehiatua Lorpena lorpen, 90 minutu parekatu jokatu zituzten Artibaik eta Uritarrak. Zein baino zein aritu ziren. 1 eta 0eko markagailuagaz joan ziren aldageletara. Bigarren zatian ailegatu zen bisitarien berdinketa. «Urduri» ibili ziren ordundik aurrera etxekoak. Azkenean, ailegatu zen esperotako garaipenaren gola. 2 eta 1ekoa igo zen markagailura partida amaitzeko minutu gutxi falta zirenean. Harmailak mutilekin Igoera jokoan egonda, eta denboraldiko etxeko azkenengo norgehiagoka izanda, bete egin ziren harmailak. Animoz bete ere. Partidaren amaieran, hori eskertu nahi izan zieten jokalariek zaletuei. «Pozaren pozez» zelai erdira atera eta aurretik jaso zituzten txaloak bueltatu zizkien ikusleei, «eskerrak emanaz». Kadeteak, euren aldetik, 20 eta 0eko emaitzagaz euren mailako txapeldun geratu dira.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.