Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Markina-Xemein
2008ko uztailak 9, Eguaztena

Azken ordukoak

Autobus batek su hartu du bidaiariak barruan zihoazela

2008-06-20 | 15:40:47

Autobus batek su hartu du bidaiariak barruan zihoazela

Zauriturik egon ez bada ere, suhiltzaileak Erdotza etorbidera joan behar izan dira sua itzaltzeko

Bizkaibus enpresako autobus batek su hartu zuen atzo 13:17ean Markina-Xemeingo Erdotza etorbidean. Ertzaintzaren esanetan, ibilgailuaren motorra erre egin zen eta ondorioz autobusaren atzeko alde guztiak su hartu zuen. Ezbeharra gertatu zen momentuan autobusean bidaiariak zeuden baina zauriturik ez zen egon.
Su hartu eta hamar minutura Markina-Xemeingo udaltzaingoa bertaratu zen eta suhiltzaileekin batera sua hitzaltzen lagundu zuten. Ertzaintza ere bertaratu zen eta autobusak errail bat oztopatzen zuenez, trafikoa gidatzen ibili zen.

Ez du erantzunik

2008-06-19 | 16:44:27

Karmenetako zesta-punta txapelketa martxan dago

Maila guztiak parte hartuko dute, txikienetik hasi eta seniorrak arte.

Hemeretzi bikote parte hartzen dabiltza, joan den asteburuan hasi zen Karmen Jaietako zesta-punta txapelketan. Uztailaren 18an jokatuko dira finalak.

Ez du erantzunik

Herriko Plangintza Orokorra egiteko proposamenak azaldu dituzte

2008-06-18 | 17:42:35

Herriko Plangintza Orokorra egiteko proposamenak azaldu dituzte

Hemendik aurrera, hilabete bi egongo dira nahi duen guztiak bere ekarpenak egiteko.

Aurreko arauek epea, zortzi urtekoa, beteta zutela eta, orain dela pare bat urte hasi zen Udala Herriko Plangintza Orokor berria burutzeko pausuak ematen. Horretarako analisi eta aurrerapen behar bat egin dute, eta datu horien emaitza azaldu dute jendaurrean.

Ez du erantzunik

2008-06-17 | 13:13:00

Balkoi onenak sarituko ditu aurten Ekozain ekologia taldeak

Uztailaren lehenengo astean epaimahaia herrian zehar ibiliko da balkoi onenak aukeratzeko.

Hainbat baldintza izango dituzte kontuan balkoi politena aukeratzerako orduan. Beste batzuren artean, balkoiaren ordena, konposizioa eta edertasuna baloratuko dituzte.

2 erantzun

Kirola jai bihurtu da asteburuan

2008-06-16 | 15:13:32

Kirola jai bihurtu da asteburuan

Ikasturteko Eskola Kirolari amaiera emateko asmoz kirol erakustaldia antolatu du Eskolarteko Guraso Elkarteak.

Zelaia, futbol eta atletismo agertoki buhurtu da asteburuan. Horrela, ikasturtean egindakoa erakutsi dute kirolari gazteek, guraso, famili eta herritarren aurrean.

Ez du erantzunik

«Ilusioz beteta hartuko dugu hurrengo denboraldia»

2008-06-13 | 19:00:01

«Ilusioz beteta hartuko dugu hurrengo denboraldia»

Ana Jesus Barinagarrementeria. Artibai FTko lehendakaria

Ospakizunak amaituta, egindakoa baloratu eta hurrengo denboraldiari begira jarri da Artibai FT. Talde batzuk beste batzuk baino hobeto ibili dira baina, orokorrean denboraldi bikaina izan da Artibai Futbol Taldearentzat. Kadeteak eta lehen erregional mailako taldea txapeldunen txapeldun geratu dira. Kopak jasota, hurrengo denboraldiari begira jarri da zuzendaritza.

Erantzun 1

Parnasoa animatuko du Abarka antzerki taldeak

2008-06-13 | 14:18:41

Parnasoa animatuko du Abarka antzerki taldeak

‘Topa berakatz zopa!’ obra estreinatuko du antzerki taldeak bihar gauean herriko frontoi nagusian.

Bederatzi protagonista eta mugimendu handiko komedia eskainiko du Abarkak. 22:30ean piztuko dituzte eskenatokiko argiak frontoi nagusiko ikuskizunari hasiera emonez. Entretenigarria izango dela aurreratu dute, gainera.

Ez du erantzunik

Doctor Deseoren kontzertuagaz hasiko dira Amalloko Jaiak

2008-06-11 | 17:35:08

Doctor Deseoren kontzertuagaz hasiko dira Amalloko Jaiak

Hiru egunetan ospatuko dira jaiak: bihar, ekainaren 21ean eta 24an.

Hainbat berritasunekin datoz aurten Amalloko sanjoanak. Biharko kontzertu handiagaz gainera, bertsotan jarriko da Amalloko tontorra. Andoni Egaña eta Ander Lipusen "Erregea eta Bufoia" bertso-antzerki desafioa eta Goizeko Bertsolari Txapelketa berezia izango dira nagusi.

Ez du erantzunik

Agenda

DEIALDIAK

Herri bazkaria
MARKINA-XEMEIN, - 2008-06-24

DEIALDIAK


MARKINA-XEMEIN, - 2008-07-01

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.