Etxebarria

LZPri egindako alegazioak azalduko ditu gaur Etxebarriko Udalak

2012/05/17
Nork

Gernika-Markina Lurraldearen Zatikako Planaren hasierako testuari alegazio batzuk jarri nahi dizkio Etxebarriko Udalak, eta alegazio horiek herritarrei azaltzeko batzarra antolatu du .Batzarra gaur, 19:30ean egingo da kultur aretoan.

Irakurri gehiago

Bidalita Azpiegiturak, Etxebarria, Herriak, Udala | Ez dago iruzkinik »

Ganadu azoka antolatu du Etxebarriko Udalak ekainaren 9rako

2012/05/16
Nork

Ekainaren 9an, Ganadu Azoka egingo da Etxebarrian, eta urtero legez animaliak erakutsi eta saldu eta erosteko hitzordua izango da inguruetako baserritarrentzat. Zaldi, behor, mando, poney eta astoez gainera, behi txahal eta idiak be hartuko dituzte oraingoan. Animaliak, sokan lotuta egon beharko dute erakusketa denboran eta osasun gaietan indarrean dauden arauak bete beharko dituzte. Saldu eta erosteko [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Azokak, Ekonomia, Etxebarria, Herriak, Udala | Ez dago iruzkinik »

Ia 100 mendizalek egin dute Etxebarriko ibilaldia

2012/05/14
Nork

Lea-Artibai eta inguruetako 99 lagunek parte hartu zuten, ETX taldea k antolatuta, domekan, Etxebarria inguruetan egin zen VII. Mendi Ibilaldian. 47 lagunek egin zuten 25 km-ko ibilaldi luzea eta 52k 6 km-ko motza. Tarterik gogorrena, Mendibil eta Kalamua igoera izan zen askorentzat. Behe laino asko aurkitu zuten bertan mendi zaleek, baina, bestela, bidea ondo zegoela esan zuten, «basa [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Etxebarria, Gizartea, Herriak, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Lopategi garaile Etxebarriko Paskoetako Idi-Probetan

2012/04/17
Nork

Iñaki Lopategiren idi parea izan da Etxebarriko Udalak antolatzen duen Paskuetako Idi Probetako aurtengo irabazlea. Lopategiren uztarriak 50 untza eta erdi egin zituzten, Alegriarenak baino untza erdi gehiago, eta guztia zazpi egunetako proben azken egunean erabaki zen. Egon diren marka onak eta azken egunean batutako zaletuen kopuruak «gustura» utzi ditu zaletu eta antolatzaileak. Aurtengo probetan 12.260 [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Etxebarria, Herriak, Kirola, Udala | Ez dago iruzkinik »

Bihar hasiko dira Etxebarrian Pazkoetako idi probak

2012/04/03
Nork

Bihar hasi eta apirilaren 10era arte 28 idi parek hartuko dute parte Etxebarriko idi proben 59. Sari Handian. Apirilaren 8an eta 9an izan ezik, proba guztiak 21:00etan hasiko dira eta idien pisaketa 10:00etan izango da, probako egun berean. Apirilaren 8an eta 9an, 18:00etan hasiko da lehia. Egunero lau idi pare arituko dira lanean eta azken egunean erabakiko da aurtengo manta zeinek eroango duen. Idi proben egitaraua: Apirilak 4, eguaztena. 21:00etan, Ekomet (Mungia), Isidro erretegia (Azkoiti), Rafa Illarreta (Errenteria) eta Erauskin (Mañu). Apirilak 5, eguena . 21:00etan, Urkai Txiki (Elgoibar), Itxiñarte (Errenteria), Lurberri [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Etxebarria, Herriak, Kirola | Ez dago iruzkinik »

10 urte bete ditu Etxebarriko Antsotegi hotelak

2012/04/02
Nork
10 urte bete ditu Etxebarriko Antsotegi hotelak

Hamar urte bete ditu Antsotegi hotelak eta lagunarteko jai handiagaz ospatu dute urtemuga; ehun laguneko taldea batu zen ospakizunean orain arteko bidea gogoratu eta aurrera begirako egitasmoak ezagutu ahal izateko. Egongela nagusiko zutabe handiaren bueltan kontuak esan eta jan eta edateko aukera izan zuten gonbidatuek, giro atseginean. Musika, lorak eta artea, horrek guztiak bat egin zuen hamar urteak ospatzeko jai berezian, eta halan, urtemuga aprobetxatu zuten bai eta be, Jose Pablo Arriaga eskultorearen lan barria aurkezteko. Artista markinarrak, hoteleko zutabe nagusia oinarri hartuta, Irlak izeneko erakusketa izango du ikusgai Antsotegin maiatzaren 27ra arte.

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Etxebarria, Gizartea, Herriak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Etxebarriko gazte lokala bete dute bertsozaleek

2012/03/27
Nork

Etxebarriko Gazte Asanbladak antolatuta Bertso Afaria egin zen zapatuan Etxebarriko gazte lokalean eta adin guztietako 98 lagun batu ziren saiora. Etxebarriko eta Markina-Xemeingo bertsozaleek parte hartu zuten batez be ekitaldian eta giro politagaz gozatzeko aukera izan zuten. Bertso bikainak bota zituzten Alaia Martin, Iker Zubeldia eta Beñat Ugartetxea bertsolariek, Etxebarriko Joseba Artza bertsolariak jarritako gaien harira. Hona hemen bertso-afariko bertso batzuk: Joseba Artza(gai jartzailea): “Mallabi Otxandixo   ta [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Bertsolaritza, Etxebarria, Herriak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Bertso afaria zapatuan, Etxebarriko gazte lokalean

2012/03/21
Nork
Bertso afaria zapatuan, Etxebarriko gazte lokalean

Bertsozaleen bilgune bihurtuko da Etxebarriko gazte lokala zapatuan. Beñat Ugartetxea, Alaia Martin eta Iker Zubeldia bertsolariekin bertso afaria prestatu du Etxebarriko Gazte Asanbladak. 21:30ean hasiko da bertso saioa, baina aurretik, eta giroan sartzeko,triki poteoa egingo dute herrian zehar. Bertso afarira joan nahi dutenek, oraindik tiketak erosteko aukera daukate. Txartelak Iru Bide, Olaia, Erlatx eta gazte lokalean erosi [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Etxebarria, Herriak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Lea-Artibaiko bertsolari gazteak BBK sariketako finalean sartu dira

Lea-Artibaiko bertsolari gazteak BBK sariketako finalean sartu dira

Lea-Artibaiko bertsolariek aurten be BBK sariketaren finalean egoteko txartela lortu dute. Azkan hiru urtean finalean topatu duen taldea gainditu dute horretarako: Ipar Uribe. «Iaz txapela eurek eroan zuten. Han gelditutako arantza kendu dugu gaurko [atzoko] saioan», dio Lea-Artibaiko nagusien mailan aritu den Eneko Arratek. Bi taldeetako bertsolarien artean aldaketa ugari egon dira. Ipar Uribek oso [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Etxebarria, Herriak, Kultura, Paperekoa, Ziortza-Bolibar | Ez dago iruzkinik »

BBK sariketako finalean egongo da aurten be Lea Artibaiko taldea. Ipar Uribeko betsolariei irabazi diote gaur Derion, eta horrek finalerako txartela emon die. Ipar Uribe iazko irabazlea zen, baina aurten oso talde gaztea oholtzaratu du, eta bertsolarien gaztetasuna eta esperientzia falta nabaria izan da. Lea Artibaikoak, ostera, eroso aritu dira, baita txapelketan lehen aldiz aritu [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Etxebarria, Gizartea, Herriak, Kultura, Ziortza-Bolibar | Ez dago iruzkinik »

Bizkaiko Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Oinezkoek izango dute lehentasuna Larrotegin gunean   duela 15 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaOinezkoei eta bizikletei lehentasuna emoteko asmoz, zirkulazioa mugatzeko asmoa dauka Lekeitioko Udalak Larrotegi auzoa n. Auzokoekin adostu ondoren, Larrotegi birgaitzeko proiektua burutuko du udalak urtea amaitu orduko. Auzoaren berrantolaketaren baitan, saneamendu-sarea, argiteria, eta espaloiak be barrituko dituzte, eta autobusen geltokia egokituko dute. Hori guztia aurrera eroateko, 800.000 euroko aurrekontua aurreikusten du udalak, eta horretarako, Eusko Jaurlaritzak arrantzaren [...]


  • Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bi eguneko irteera edukiko dute gaztetxoek Baztan inguruetara gunean   duela 19 minutu · Ikusi

    Ume eta gaztetxoen bi eguneko mendi irteera antolatu du Artibai Mendigoizale Taldeak Baztanera.  Irteera, ekainaren 30ean izango da, eta buelta uztailaren 1ean. Ibantelli (698m.) eta Legate (870m.) mendiak igoko dituzte gaztetxoek irteeran. Ibilbideak 8 eta 10 km inguruko luzera izango dute eta 400 edo 500 metro inguruko maldak. «Umeen martxan lau edo bost ordu inguruan egiteko [...]


  • Jon Eskisabel-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 25 minutu · Ikusi

    Fermin Muguruzak bere proiektu berria eman du ezagutzera: Zuloak musika taldeari buruzko dokumentala. Informazio gehiago: http://bit.ly/KkjkfT


  • Nerea Uranga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Museoaren Egunarekin bat egingo dute gaur eskualdeko lau museok gunean   duela 26 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Museoen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin bat egingo dute gaur eta asteburuan Azpeitiko Burnibidearen Euskal Museoak, Zestoako Ekainberrik, Getariako Balentziaga museoak eta Zarauzko Arte eta Historia Museoak. Mundu aldakor batean, erronka berriak, inspirazio berriak du leloa aurtengo Museoen Nazioarteko Egunak. Hala, Urola Kostako museoek jasotzen duten ondarea ezagutzeko aukera egongo da asteburu osoan zehar eskualdearen barnealdetik [...]


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Arrastoa II (Iritzia: Ibai Maritxalar) gunean   duela 27 minutu · Ikusi

    Desagertuko garela nioen, ez dela geure aztarnarik sumatuko basamortuan. Baina bestalde, bizipen hutsa bada arrasto ahaztezina, garraiatutako energiak norabait eramango duena eta fisikoki ez bada ere, presentzia izango du, esentzia. Esentzia edo izarren hauts horretatik sortu baikinen eta garena (ezer bagara), distira horri zor diogu. Zentzurik ez du ezerk, bagara eta kitto. Kontua da bizidunok