Bihar, 19:00etan, udaletxeko bilera aretoan Euskara batzordearen bilera egingo dute. Herritar guztiei egin diete bertaratzeko gonbidapena. “Herrian euskararen alde martxan ipinitako egitasmoak aurrera ataratzeko behar-beharrezkoa da guztion parte hartzea”, diote. Bi puntuk osatzen dute bilerako gai zerrenda: alde batetik, orain arte egindako beharren azalpena emongo da (zailtasunak, beharren banaketa…) eta bestetik, ekarpenak zein iradokizunak egiteko [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:batzordea, bilera, eusakra
Bidalita Gizartea, Herriak, Ziortza-Bolibar | Ez dago iruzkinik »
Lea-Artibaiko bertsolariek aurten be BBK sariketaren finalean egoteko txartela lortu dute. Azkan hiru urtean finalean topatu duen taldea gainditu dute horretarako: Ipar Uribe. «Iaz txapela eurek eroan zuten. Han gelditutako arantza kendu dugu gaurko [atzoko] saioan», dio Lea-Artibaiko nagusien mailan aritu den Eneko Arratek. Bi taldeetako bertsolarien artean aldaketa ugari egon dira. Ipar Uribek oso [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:BBK sariketa, bertsolariak, finala
Bidalita Etxebarria, Herriak, Kultura, Paperekoa, Ziortza-Bolibar | Ez dago iruzkinik »
BBK sariketako finalean egongo da aurten be Lea Artibaiko taldea. Ipar Uribeko betsolariei irabazi diote gaur Derion, eta horrek finalerako txartela emon die. Ipar Uribe iazko irabazlea zen, baina aurten oso talde gaztea oholtzaratu du, eta bertsolarien gaztetasuna eta esperientzia falta nabaria izan da. Lea Artibaikoak, ostera, eroso aritu dira, baita txapelketan lehen aldiz aritu [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:BBK sariketa, bertsolariak, finala, gazteak
Bidalita Etxebarria, Gizartea, Herriak, Kultura, Ziortza-Bolibar | Ez dago iruzkinik »
Lea-Artibai Landa Garapenerako Alkarteak, MIBA kooperatiba eta Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailaren lankidetzaz Baserri Hondakinen Gaikako Bilketa burutuko du Lea-Artibain. Proiektu honen bitartez hondakin plastikoak ¬negutegiko plastikoak, eta belar-siloak¬, fitosanitarioak, zoosanitarioak eta artzain elektrikoen pilak bilduko dira. Parte hartu gura duten baserritarrei edukiontzi berezi bat emongo diete. Bertan, hondakinak gorde beharko dituzte bilketa egunean MIBA kooperatibara eroan arte.
Irakurri gehiago
Bidalita Etxebarria, Gizartea, Ingurumena, Ziortza-Bolibar | Ez dago iruzkinik »
Santi Olabe izan da binakakoan aurrelaririk onena Orlandoko (AEB) 50. denboraldi erregularrean. Hala erabaki dute Jai Alai frontoiko arduradunek urtarrilaren 6tik otsailaren amaierara arteko epean egindako emaitzak kontuan hartu ostean. Binakako aurrelaririk onenaren saria (Doubles Frontcourt Chgampion) erabakitzeko orduan, denboraldi guztiko funtzioetan 12. kinielan gertatu dena hartzen dute kontuan. Eta Olabe izan da 12. kiniela [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:aurrelaria, Olabe, Orlando, saria, zesta
Bidalita Herriak, Paperekoa, Ziortza-Bolibar | Ez dago iruzkinik »
Orlandoko Jai Alaiko denboraldi erregularra 2012ko pilotari onene sari banaketagaz bukatu da. Binakakoan Santi Olabe bolibartarri emon diote aurrelari onenaren saria (Doubles Frontcourt Champion). Saria emoteko denboraldi guztietako funtzioetako 12. kiniela hartu dute kontutan, eta Olabe izan da urteko lehen bi hilabetetan gehienetan kiniela hori irabazi duena.
Irakurri gehiago
Etiketak:aurrelaria, Jai Alai, Olabe, onena, Orlando, zesta-punta
Bidalita Herriak, Kirola, Ziortza-Bolibar | Ez dago iruzkinik »
Taro, Chim eta Capak ataratako argazkiekin osatu dute erakusketa. Ekainera arte egongo da zabalik, Bilboko Arte Ederren museoan. Maleta mexikarra deitutakoan agertutako irudiak dira oinarria. Maleta mexikarrean, galdutzat jotzen ziren hiru negatibo kaxa agertu ziren. Erakusketa aurrez New Yorken eta Bartzelonan bakarrik egon da. Ekainean Madrilera eroangi¡o dute.
Irakurri gehiago
Etiketak:36ko gerra, argazkiak, Capa, Chim, erakusketa, irudiak, Taro
Bidalita Aisia, Etxebarria, Gizartea, Herriak, Kultura, Ziortza-Bolibar | Ez dago iruzkinik »
Gaur hasi da BBK sariketa Durangon. Lea-Artibaik Bilboaldearen aurka zeukan kanporaketa, eta bertsolariak saio gogorra izango zela jakinda igo dira oholtzara. Nagusien mailan, Eneko Arrate eta Nerea Ibarzabal markina-xemeindarrek eta Xabier Iturraspe lekeitiarrak kantatu dute. Txikien mailan, ostera, Elene Lejarzegi, Josune Aramendi eta Naroa Loiola daude. Guztiak pozik agertu dira saioa bukatutakoan. Hurrengo kanporaketa Derion [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:BBK sariketa, bertsoak, kanporaketa, Lea-Artibai
Bidalita Etxebarria, Herriak, Kultura, Ziortza-Bolibar | Ez dago iruzkinik »
Eskualdeko kandidatura independenteetako eta Bilduko zenbait ordezkari proiektu jasangarrien alde agertu dira eta Vista Alegreko egitasmoa gaitzetsi dute. http://lekeitio.hitza.info/2011/12/21/%c2%abproiektu-txikitzaileen%c2%bb-aurka-batuta/
Irakurri gehiago
Bidalita Ekonomia, Etxebarria, Gizartea, Herriak, Ziortza-Bolibar | Ez dago iruzkinik »
Santo Tomas eguna gero eta hurrerago dago, eta hori igarri-igarria izango da asteburuan. Bolibartarrek Baserritar Janzteko eguna izango dute biharkoa. 14:30ean, herri bazkarian batuko dira. Menua ezin zen beste modutakoa izan: sagardotegi menu egongo da aukeran. Iluntzeko egitaraua lantxerik, Jai Batzordean, Aranbaltz Kultur Elkarteak erromeria antolatu du arratsaldean Plaza dantza taldeagaz. 19:30ean, baserritarren kalejira izango [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Kultura, Ziortza-Bolibar | Ez dago iruzkinik »