Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Markina-Xemein
2008ko abuztuak 21, Eguena

;2008-07-03;Elizkizun bereziak egongo dira Karmengo Elizan . Gizartea Astelehenean hasi eta Karmengo Amaren Egunera arte errosarioa, bederatziurrena eta meza daude egunero.

Elizkizun bereziak egongo dira Karmengo Elizan

Gizartea Astelehenean hasi eta Karmengo Amaren Egunera arte errosarioa, bederatziurrena eta meza daude egunero.

e. mugartegi

Karmengo Amaren Eguna datorrela eta, elizkizun bereziak egongo dira Karmengo Elizan.

Uztailaren 7tik 15era, egunero, errosarioa, bederatziurrena eta meza izango dira nagusi Karmengo Elizan. Errosarioa 19:00etan hasiko da, eta 19:30ean, meza. Meza, gainera, berezia izango da, berbaldi eta guzti. Sermolaria Aita Eleuterio Larruskain pasiotarra izango da.

Uztailaren 15ean, 19:30ean, bezperako meza eta Salbea egongo dira, eta uztailaren 16an, Karmengo Amaren Egunean, lau meza egongo dira: 09:00e-tan, 11:00etan ¬meza nagusia¬, 12:30ean eta 19:30ean.

Meza nagusian, urtero legez, Xemein Abesbatzak abestuko du, Martin Alberdi organoan lagun dela. Eslavaren Kyrie, Gloria, Sanctus eta Agnus Dei eta Kedroven Pater Noster abestuko dituzte.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.