Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Markina-Xemein
2008ko abuztuak 21, Eguena

;2008-07-03;Tourrerako irteera antolatu du Amets Txurruka Lagun Artiek. Gizartea Irteera uztailaren 13an bada ere, izena domekara orduko eman beharko da Olaian edo Kai kafetegian.

Tourrerako irteera antolatu du Amets Txurruka Lagun Artiek

Gizartea Irteera uztailaren 13an bada ere, izena domekara orduko eman beharko da Olaian edo Kai kafetegian.

e. mugartegi

Amets Txurruka Lagun Artiek irteera antolatu du Frantziako Tourrera. Uztailaren 13an izango den Toulouse eta Bagneres de Bigorre arteko etapa ikustera joango dira.

Tourreko etapa ikustera joateko autobusa ipiniko dute Amets Txurruka Lagun Artiekoek. Autobusak 06:00etan irtengo du Markina-Xemeingo Arkupetik, eta buelta, berriz, 23:00etan egingo dute. Irteera uztailaren 13an bada ere, izena hilaren 6rako eman behar da Etxebarriko Olaia tabernan edo Markina-Xemeingo Kai kafetegian. Bidaiaren prezioa 20 eurokoa izango da.

Txurruka animatzera

Amets Txurruka Lagun Artiek hainbat irteera egiten ditu urtean txirrindularia animatzera, eta oraingoan ere zale guztiei etxebarritarra animatzera joateko deia egin die.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.