
Uhagon kulturguneko zelaian dagoen paiten iturria martxan ipini dute; hainbat denboran sikatean egon eta gero, urez inguratu dituzte berriz ere paita biak.
Paitak berriro ere ura dariela
eider mugartegi
Paitek uretan ibiltzea gustuko dutela esan beharrik ere ez dago, Markina-Xemeingo erreketan begiratzea nahikoa da hainbat paita txipli-txapla ikusteko. Baina Uhagon kulturgunean dauden paitak ur barik egon dira hainbat denboran.
Aspaldi ipini zituzten paitak Uhagoneko iturrian, baina orain arte sikatea eduki dute. Ura, baina, ez da izan paiten arazo bakarra, batetik bestera ibili dira, eta lekua aurkitu ezinik. Berez, paiten jatorria Zelaia eta Tate aurrean dagoen lorategia izan zen. Arrakasta handia eduki zuten. Hainbat herritar hurreratzen ziren mokotik ura zelan jaurtitzen zuten ikustera. Hala ere, urak eragiten zituen arazoak medio, alde egin zuten paitek, eta eta urte batzuk pasata, Uhagoneko zelaia aukeratu dute bizitoki.
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)
eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.