Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Markina-Xemein
2008ko abuztuak 21, Eguena

;2008-07-09;Balkoi dotoreenak aukeratuta. Markina-Xemein Balkoi Lehiaketako sariak banatuko dira zapatu eguerdian, udaletxeko pleno aretoan.

Balkoi dotoreenak aukeratuta

Markina-Xemein Balkoi Lehiaketako sariak banatuko dira zapatu eguerdian, udaletxeko pleno aretoan.

eider mugartegi

Petuniak, arrosak, ziniak edo krabelinak, guztiak dira egokiak balkoian ipintzeko, baita beste zenbait landare usaindun ere, ezkaia edo izpilikua, esate baterako. Fuksiak, begoniak, hortentsiak, udaberri-loreak, ziklamenak edo baltsamina arruntak (etxeko poza deituak) ere aukera ona dira. Baina, zer jartzen dute balkoian markinarrek?

Guzti horren berri emango dute Ekozaingoek zapatuan, 12:00etan, udaletxean. Aurten, balkoiak txukun apainduta, herria politago edukitzeaz ahalegintzen direnak sarituko dituzte Balkoien Lehiaketan.

Sariak ere dotoreak

Epaimahaikoak herrian zehar ibili dira, eta herriko etxe guztiak ikusi ondoren, nor saritu aukeratu dute. Edonor izan daiteke irabazlea, balkoia txukun, eder eta dotore daukan edonor. Sariak ere ederrak izango dira: 300 euro balkoi dotoreenari, 150 bigarren politenari eta 100 euro hirugarren balkoi txukunenari. Aurrealde onenak 300 euro jasoko ditu.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.