Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Markina-Xemein
2008ko abuztuak 21, Eguena

Zurea da Hitza | Irakurleen albisteak

2008-06-14 | 13:06:31

BIZKAIATIK DONOSTIKO EHU-KO KANPUSERAKO GARRAIOA BERTAN BEHERA

Nahia Idoyaga

PESA garraio zerbitzuak, inolako abisurik eman gabe, Bizkaitik EHU-ko Gipuzkoako kanpusetara doan autobus zerbitzua desagerrarazi du. Informazio hau baieztatu nahi duenak deitu dezala PESA-ra.
Honen erantzule PESA izan edo Gipuzkoako Diputazioa, hainbat ikaslek ezingo dute EHU-n ikasten hasi edo jarraitu. Gainera, irakasle zein administrazio zerbitzuetako hainbat langile ere kaltetuak izango dira.
Nahiz eta EHU-k garraio zerbitzuaren eskumenik ez duen, bere ardura da arazo hau konpontzeko negoziaketak burutzea. Azken finean, EHU-k hiru kanpus dituen heinean bere betebeharra baita kanpus arteko zerbitzua dagoela ziurtatzea.
Momentu honetan ziurra den gauza bakarra garraio zerbitzua bertan behera utzi dutela da. Arrazoi honengatik garraio zerbitzuak behar ditugun zenbait pertsona batu egin gara kontaktu eta konponbide bila; lehenik eta behin gure unibertsitatearen babes eta laguntza eskatuz.
Gurekin kontaktuan jartzeko: garraiokaltetuak@gmail.com
Nahia Idoyaga Mondragon (Ikaslea)
Fernando Olabarrieta Artetxe (Irakaslea)
Juan Carlos de la Cruz (AZP)

 

 

Jasotako erantzunak:

Zure inguruko berriak bidali

Eskualdearekin zerikusia duen edozein notizia sartu dezakezu hemen.

Edozeinek bidali dezake albistea, eta ondoren, 11barri Hitzako kideren batek kudeatuko du. Hark erabakiko du argitaratu edo ez.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.